Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Askotariko musika eta kulturen 'Zeharkaldia'

Askotariko musika eta kulturen agertoki bihurtu da Errenteria-Orereta. Atlantikaldiaren 'Zeharkaldiak' arrastoa utziko du, hamabigarrenez.

Hamaika eragilek hartu dute parte Atlantikaldiaren egitarau osaketan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/19

Musika eta kultura barra-barra eta denaren ardatz, aniztasuna. Atzotik bete-betean dago murgilduta Errenteria-Orereta Atlantikaldian. Zeharkaldiak, hori da aurtengo musika jaialdi eta kultur topagunearen leloa. Leloarekin lotuta adierazi du Aizpea Otaegi alkateak zeharkaldiak fisikoak edota bizipenetan, emozioetan, esperientzietan oinarritutako zeharkaldiak izan daitezkeela: «Hori da, aurtengo Atlantikaldiaren gonbidapena, gure mugetatik harago gure buruak zeharkatzen eta beste batzuekin elkar zeharkatzeko, eta horretarako aukera ugari emango dizkigu jaialdiak. Bestetik, zeharkaldiak ere badira fisikoak, eta balioan jarri nahi ditugu oro har migrazioak, bai garai batekoak, historikoak, baita egungoak ere, migrazio horiek egiten gaituztelako tokian toki, herri aberatsagoa eta anitzagoa».

Zeharkaldien olatu handia gertatzea espero zuela ere adierazi zuen Otaegik, eta atzo hasitako jaialdiak nabarmen utzi du hala izango dela, «kulturak transmititzen digun horrek guztiak zeharkatzen gaitu: bizipenek, harremanek…. eta horretarako testuinguru berezia izango dugu». Zeharkaldia leloak, gainera, Palestinari keinu egin nahi diola ere azaldu zuen aurkezpenean Maite Gartzia Kultura zinegotziak. Horren erakusle da Itsasargi Nagusiak jaialdi hasierarako atzo hartu zuen kontzertua: Sol Band talde palestinarra aritu zen oholtza gainean Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga eta Arkaitz Minerrekin batera. Iaz ziren emanaldia egitekoak, baina Gazako egoerarengatik bertan behera utzi behar izan zuten kontzertua; aurten taldekide denak elkartu ahal izan dira Palestinaren aldeko mezua zabaldu, eta kontzertura bildutakoen elkartasuna jasotzera.

Hamabigarren aldia du atzo hasi eta igandera arte iraungo duen jaialdiak, eta lehen ekitalditik egin bezala, ezinbestekoak izan dira, honako aldian ere, eragileak. Atlantikaldiaren funtsezko ezaugarria da eragileen parte hartzea eta horien aniztasuna.

Lau agertokietan hamaika ekitaldi izango dira. Itsasargi Nagusian —Agirre Lehendakariaren plazan—, Pambele kolonbiarrak eta Laura Penagos, eta Muchachito Bombo Infierno kataluniarrak eta Pirata ariko dira gaur; kanpokoak eta bertakoak bakarrak eta errepikaezinak diren emanaldiak eskaintzen Atlantikaldian. Bihar, berriz, agertoki nagusi horretan Marokotik heldutako Aita Moun Amour eta BihoTX, eta Portugalgo Kumpainia Algazarra eta Mirua taldeak. Igandean, Herri Arte Eskolak Okzitaniar konexioa eramango du taula gainera agertoki berean.

Herrixka, Kale Kaia eta Herriko Plaza

Itsasargi nagusian musika erruz, bertan ariko dira jaialdiaren kartel buruak, baina ez hor bakarrik. Jarduera parte hartzaileei begirako Herrixkan —Foru plazan—,  artista urbanoen espazioa izango den Kale Kaian—Panier— eta emanaldi intimoagoak hartuko dituen Herriko Plazan ere erruz entzungo dira askotariko musika doinuak. Izan ere, hori ere bada Atlantikaldiaren ezaugarrietako bat, adin guzietako eta gustu guztiak asetzeko moduko egitarau anitzak ontzea. Gazteei begirako Kalekaia agertokian, Aiert, Castazabal, Labar eta Papa Cumbia gaur; bihar, Anixe, Aimar Z, Kiliki eta Makeda.

Aurtengoan ere, nabarmen jartzekoa da emakumeen presentzia jaialdian. Izan ere, horiek asko-askotan, gehiegitan, bigarren plano batean izaten dira agertokietan, eta Atlantikaldiak lanketa berezia egin du horien presentzia nabarmena izan dadin; aurten ere hala izango da, askotariko jatorrietako sortzaileak ariko dira jaialdian, eta emakumeen presentzia indartsua bermatuko du Atlantikaldiak.

Musika eta dantza emanaldiekin batera, literatura, gastronomia eta haur zein helduentzako ikastaro eta tailerrak antolatu dituzte: zazpi bisita gidatu ezberdin eskura, Emakumeak Mixean Djing tailerra Emakumeen etxean, paddle surf ikastaroa Oiartzun ibaian barrena, kultur aniztasuna kozinatzeko Sukaldian iniziatiba arrakastatsua, edota adinekoen egoitzetako erabiltzaileekin bizikleta irteerak.  Denetarik, denentzat, eskura; parte hartzeko tailerretan aurretik izena eman behar da.

Egun pasa bikaina egiteko osagai guztiak eskura izango dira; izan ere musika eta kulturaz gozatzeko aukerari, aukera gastronomiko zabala gehitu behar zaiolako, bai herriko ostalaritza saltokiek eskaintzen dutena, zein Herrixkaren bueltan izango den Gastrogunearekin. Foodtruck gunea izango da bertan igandera arte, nazioarteko mokaduak dastatzeko.

Herri kanpotik gerturatu behar duten horiei guztiei eskaera luzatu diete antolatzaileek: baliatu dezatela garraio publikoa. Izan ere garraio zerbitzu zabala dute igandera arte zeharkaldien erdigune bilakatu den Errenteria-Oreretara etortzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.