Astelehenean, ur mozketak Trintxerpen
Ur sarean egingo diren jarduketak direla eta, ura moztuko da barrutiko zenbait kaleetan. 09:00etan moztuko dute ura, bost orduz.
Astelehenean (hilaren 22a), ur sarean egingo diren jarduketak direla eta, ura moztuko da Trintxerpeko zenbait kaleetan, ondorengoak:
- Jaizkibel kaleko 1, 3 eta 5 eta 2, 4, 6 eta 8 zenbakietan.
- Euskadi etorbideko 1-21 zenbakietan.
- Correosen.
- Alkateordetzan (azokari ez dio eragingo).
Ura 09:00etan moztuko dute, eta Pasaiako Udalak bost orduko iraupena izatea aurreikusi du. Ahal izanez gero, udalak adierazi du iragarritakoa baino lehenago emango dutela ura.
