Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen Ibilaldia egingo dute urriaren 19an
Urriaren 19an izango da eta egun berezia izango dela esan dute Urdaburukoek.
Izu mendiraino joango da bisita gidatua. Urdaburu Mendizale Elkarteak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen Ibilaldia antolatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dute antolatzeko. Urriaren 19an izango da eta egun berezia izango dela esan dute Urdaburukoek, “emakume orok aukera izango baitu mendian elkartu, mendia ere gurea dela aldarrikatu eta bertan aske senti gaitezkeela ahots batez azaltzeko”.
Urriaren 19an, o9:00etatik 09:30ak bitarte elkartuko dira Errenteria-Oreretan eta 12 kilometro, 330 metroko desnibelarekin, egingo dituzte. Ibilbidea, maila eta erritmo guztietara egokituko dute, eta ibilbidea bukatuta mokadutxo bat jateko aukera izango dute, “inguruko herrietako emakumeak ezagutu, esperientziak partekatu eta egun zoragarri bat pasatzeko aukera izango dugu”.
Kamisetak egin dituzte eta parte hartzaileek ibilbidea hasi aurretik izango dute horiek jasotzeko aukera irteera puntuan. Urriaren 15a arte izena ematen dutenentzat 5 euro balioko du ekintzak, hortik aurrera 15 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko galdetegia bete behar da (klik egin hemen).
