Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Laida Valderrama Crujeiras. San Juango patroia

«Gogoz gaude play-offerako, eta oso motibatuta gaude»

Denboraldi bikaina osatu ondoren, igoerako play-offak jokatuko ditu 'Batelerak' ontziak. Laida Valderrama da patroia, eta «gogotsu» da denboraldiko zita erabakigarriena lehiatzeko. 

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/19

Denboraldi bikaina osatu du San Juan-Koxtape Arraun Elkarteko Batelerak ontziak. Bigarren izan dira ETE Ligan, zazpi bandera irabazita, eta igoerako play-offak jokatuko dituzte bihar eta etzi, Bermeon eta Portugaleten. Laida Valderrama da patroia, eta «gogotsu» da denboraldiko zita erabakigarriena lehiatzeko. 

Nola dago taldea play-offera begira?
Oso motibatuta gaude. Denen lehen play-offa izango da, eta esperientzia bizitzeko gogoarekin gaude. Izututa gaude ez dakigulako zer den, baina ez txarrera. Gogoz gaude, eta oso motibatuta gaude.

Nola prestatzen da horrelako zita bat?
Egin beharreko prestaketa guztiak urtean zehar egin ditugu, azken astean ez dugu lortuko askoz hobeto ibiltzea. Niretzat garrantzitsuena negua da, denboraldi on bat mantentzeko. Orain lan psikologikoari emango nioke garrantzia. Denak entxufatuta mantentzen saiatu behar gara, motibazioari eusten.

Zein helbururekin zoazte Bermeo eta Portugaletera?
Helburua horrelako posizio batean denentzat berdina da: goitik datorrenak mantendu nahi du, eta behetik gatozenak, igo. Argi dago igo nahi dugula, baina garrantzia disfrutatzeari emango nioke. Presioz betetako asteburu bat izango da. Disfrutatzen saiatu behar dugu, ahalik eta entxufatuen egoten, eta igo ala ez igo, gure maila eman eta sentsazio onekin atera nahi dugu.

Donostiarra, Zarautz, Tiran eta Chapela dira zuen arerioak play-offean. Zer-nolako taldeak dira?
Galiziarren erreferentzia askorik ez dugu, bakarrik Kontxan ikusi ditugu. Tiran Euskotrenen izan da aurrez, eta pentsatzen dut horrelako estropada baten aurrean talde bezala erantzun ona eman dezaketela. Zarautz eta Donostiarra soilik zoriondu ditzaket. Donostiarra ikusi da egoera zail batean hasi zela, eta aurrerapauso handia eman dutela; eta Zarautz aurtengo gure kontrarioa izaten ari da. Oso indartsu ikusten ditut biak. Baina pentsatzen dut denak asmo eta gogo berberarekin goazela. Ez dugu erraza izango, baina guk ere ez dugu erraz jarriko.

ETE Ligan Zarautzen pare izan zarete uda osoan, ontzi galiziarrak atzean utzi zenituzten Kontxan eta Donostiarrak ondo bukatu du sasoia. Horrek zerbait argitzen du?
Beti esaten da Kontxa Kontxa dela, eta uste dut estropada horrek ez duela zerikusia urteko beste guztiekin. Ez naiz fidatuko galiziarrak atzean utzi izanagatik edo gu sartu ez izanagatik. Erreferentzia bezala ondo etorri da galiziarrak ikusteko, baina uste dut Bermeo eta Portugaleteko eremuak guztiz ezberdinak direla eta itsu-itsuan goazela.

Igoera lortzen baduzue sasoia biribilduko duzue.
Uste dut espero genuena baino denboraldi politagoa egin dugula, eta ez soilik zazpi bandera irabazi ditugulako. Iazko sasoitik aurtengora salto handia eman dugu, eta ez dut inoiz arraunaz horrenbeste disfrutatu. Presio gabe goaz, eta igotzea lortzen badugu, primeran. Baina kontuan hartu behar da oso talde gaztea garela, eta soilik bi urte daramagula uretan.

Iaz gizonak igo ziren elitera, eta aurten zuek lortzen baduzue, klubarentzat ere ikaragarria litzateke, ezta?
Erokeria totala litzateke, eta alde horretatik zertxobait presionatuta sentitzen naiz. Mutilak igo dira, eta oso urte ona egin dute. Guk ere denboraldi ona egin dugu eta aukerak hor daude. Saiatuko gara.

Ez zarete bakarrik egongo, marea arrosa bertan izango baita. Hori ere pizgarri izango da zuentzat, ezta?
Iaz babes handia izan genuen. Mutilak igotzeko zeuden eta guk trainerua atera genuen. Aurtengo Kontxakoa ikaragarria izan da, badirudi herria berpizten ari dela, eta zoragarria da hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.