Harrera instituzionala egin diote Sol Band taldeari
Babesa adierazi diete musika taldeko kideei Errenteriako Udaleko talde politikoetako ordezkari guztiek.
Sol Band taldeko kideka ordezkari politikoekin. Sol Band musika talde palestinarrak zabaldu du Atlantikaldiaren Itsasargi nagusiko emanaldien aurtengo aldia. Atzo arratsean egin zuen emanaldia Gazan jatorria duen taldeak, baina aurretik, harrera instituzionala egin zioten pleno aretoan udal taldeetako ordezkari guztiek. Iaz ziren aritzekoak Sol Band taldeko kideak Atlantikaldian, baina Gazako zerrendan bizi duten genozidio latzak ezinezkoa egin zuen taldeak kontzertua eskaintzea.
Urtebete geroago beraiek zabaldu dute musika jaialdi eta kultur topagunearen agertoki nagusiko musika emanaldien sasoia, udal ordezkariek zehaztu duten moduan, ” Palestinako herriak bizi duen egoera inoiz baino larriagoa denean”.
Babesa adierazi zieten musika taldeko kideei ordezkari politikoek, “espero dugu kontzertuak balio izatea genozidioa eten behar dela dioten ahotsekin bat egiteko, askatasuna eta bakea nagusitu daitezen”.
