Jaizkibelgo Igoerak trafiko aldaketak eragingo ditu Donibanen
Lasterketa Donibanetik igaroko da, bihar eta etzi, eta eragina izango du trafikoan eta aparkalekuetan.
Bihar eta etzi (hilaren 20a eta 21a) Jaizkibelgo Igoeraren 47. ekitaldia jokatuko da. Lasterketa Pasaiatik igaroko da, eta eragina izango du Donibaneko trafikoan. Jaizkibelera doan errepidea itxita egongo da larunbateko (hilak 20) 17:00etatik igandeko (hilak 21) 17:00etara bitartean. Horrez gain, bihar ezingo da Nabalaldean aparkatu, eta igandean aparkatuta dauden ibilgailu guztiak bertatik kendu beharko dira 00:00ak baino lehen.
Autobus zerbitzuari dagokionean, Pasaiako Udalak eta Ekialdebusek adostu dute igandeko 07:00etatik lasterketa bukatu arte (17:00ak inguru) autobus geltokia Meipiko biribilgunean ezartzea. Informazio osagarria, ibilbidea eta lasterketaren ordutegiak antolatzaileen webgunean kontsulta daitezke.
