Odola emateko hitzordua, astelehenean
Astelehenean 17:30etik 21:00etara bitartean egongo da odola emateko aukera. Telefonoz, internetez edo tokian bertan eman daiteke izena.
Lezon odola emateko tartea irekiko dute datorren astelehenean, hilaren 21ean. Lezoko anbulategian izango da hitzordua, 17:30etik 21:00etara.
Izena emateko 943 00 78 85 telefonora deitu eta gotatanta.eus webgunera sar daiteke. Bestela, zuzenean anbulategira jo daiteke hitzordurik libre badagoen galdetzera.
