Inude eta artzainen desfilea igandera atzeratu dute
Atzo (igandea) zen egitekoa desfilea, baina eguraldi eskasagatik atzeratu behar izan dute. Hilaren 28an egingo dute.
Iazko desfilearen une bat.Lezoko Desfile Taldea Atzo zen egitekoa, santakrutzen azken eguneko eguerdian hasita, inude eta artzainen desfilea, Lezoko Desfile Taldeak antolatua. Atxoko eguraldia makurra izan zen, eta ez zen egiterik izan hainbeste partaide eta ikusle batzen dituen ikuskizuna. Antolatzaileek erabaki dute astebetez atzeratzea kale ikuskizuna, hau da, hilaren 28an egitea dute asmo, baldin eta orduko horretan eguraldia egokia bada.
Lan handia da desfilea antolatzea, antolaketa ahalegin handikoa da. Gainera dozenaka eta dozenaka dira parte hartzen duten lezoarrak. Hortaz, atzokoa behin betiko bertan behera uztea erabaki ez aproposa zela iritzita, santakrutzen luzapen modukoa izango da datorren igandekoa. 12:00etan hasiko da, Lopenetik, desfilea.
