Olaia Inziarte Antxon izango da, urriaren 10ean
Inziartek kontzertua eskainiko du San Fermin elizan, 21:00etan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu beharko dira Mimos eta Dani tabernetan, urriaren 3a baino lehen.
Olaia Inziartek kontzertua eskainiko du urriaren 10ean Antxoko San Fermin elizan, 21:00etan. Inziarteren kontzertua Zerrautsa izeneko diskoaren aurkezpen biraren baitakoa da, eta Bokaleren, Pasaiako Udalaren, Antxoko Topagunearen eta Papineko Gazteriaren elkarlanari esker iritsiko da Pasaiara. Kontzertuko sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu beharko dira Mimos eta Dani tabernetan, urriaren 3a baino lehen. Ondoren, gonbidapenen informazioa Bibe plataforman argitaratuko da.
