Txikiak, irailean... baina sanferminak
Antxoko San Fermin Festak izango dira ostiraletik igandera. Hainbat jarduera antolatu ditu barrutiko jai batzordeak, egunez eta gauez.
Hemen dira Antxoko San Fermin Txikiak. San Pedro Txikiek bezala, asteburu latza pasatzeko aukera izango dute udazkenean ere kaleko festa giroaz gozatu nahi dutenek. Ostiralean (hilaren 26an) hasiko dira, eta igandean bukatu. Barrutiko Jai batzordearen intentzioa izan da adin guztietako antxotar eta bisitarientzako ekitaldiekin osatzea egitaraua, egunez eta gauez. Beheko zerrendan, zer, non eta noiz Antxoko San Fermin Txikietan.
Antxoko 2025eko San Fermin Txikiak. Egitaraua.
Hilak 26, ostirala
- 18:00. Karropoteoa barrutitik zehar.
- 19:30. Aurkezpen ekitaldia eta kartel lehiaketaren sari banaketa Gure Zumardiko karpan.
- 20:00. Txupinazoa Gure Zumardiko karpan.
- Ondoren. Erraldoi eta buruhandiak.
- 22:00. Norberak eramandakoarekin Sobakillo afaria Gure Zumardiko karpan.
- 23:00. Pasai txarangarekin barrutiari bira.
- Ondoren. DJ la Fulana eta etxeko DJak Gure Zumardiko karpan.
Hilak 27, larunbata
- 11:30. Kantu jiraren irteera.
- 12:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 14:30. Herri bazkaria Gure Zumardiko karpan.
- Ondoren. Bingoa.
- 17:00. Puzgarriak Biteri plazan (eguraldi txarrarekin Ibaiondo frontoian)
- 18:30. DJ Nemux-ekin, Mojito Festa Mimos tabernan.
- 23:00. Iker Rodriguez DJa Mimos tabernan.
- 23:30. DJ Txita eta etxeko DJak Gure Zumardiko karpan.
Hilak 28, igandea
- 11:00. Karabina lehiaketa Biteri plazan.
- 13:00. Zezentxoen entzierroa.
- 14:30. 14 urtetik beherakoentzako makarroi-jana Gure Zumardiko karpan.
- 17:00. DJ Mikeltxi Gure Zumardiko karpan.
- 19:00. Txokolatada Biteri plazan.
