Giro ederra eta pilotakada festa Josetxo Etxandiren finaletan
Zapirain-Arrieta, Elarre-Aldaba, Lizarraga-Lobete eta Mujika-Iñarra bikoteak izan ziren euren kategorietan txapeldun.
Fonalisten eta antolatzaileen talde argazkia. Herenegun (igandea) jokatu ziren, santakrutzen azken egunean, Josetxo Etxandiren oroimenezko 49. pilota lehiaren herri mailako finalak. Eguraldi eskasak behartuta Koldobike Gezala pilotaleku estalian jokatu ziren neurketak. Pilotazale asko hurbildu ziren azken partidak ikustera. Zirrara eta giro ona, biak frontoian. Imanol Ayarza Orbiso Patatas izan zuten gogoan, aurten hil den antolakuntzako kidea.
Haurren kategorian Zapirain eta Arrieta izan ziren irabazle, 16-6 gainditu zituztelako Perez eta Gaztañaga. Gaztetxoetan, berriz, Elarre eta Aldaba nagusi, Basurto eta Almandozen kontrakoan 18-12an utzi zutelako markagailua.
Emakumeetan Lizarraga eta Lobeterentzat txapela, 22-18koarekin zietelako Dorronsoro eta Lozanori. Gizonetan, azkenik, Mujika eta Iñarrak 22, Perurenak eta Garmendiak 18.
Beraz, irabazle izan diren lau bikote horiek eramango dute urtebetez garaileen harrotasuna herritik zehar. Errebantxak, 2026ko santakrutzetan. Jarraian, finalen hainbat irudi Josetxo Etxandiren antolakuntzak HITZAra bidalitakoak.
