Neguko solstizioa-Santomas Eguna egosten hasiko dira ostiralean
Ostiralean bertan zabalduko dute, gainera, txistorra postuak jartzeko eskaera epea eta urriaren 9an bukatuko da.
Lanean dira dagoeneko Neguko solstizioa-Santomas Egunaren batzordeko kideak. Hala jakinarazi dute eta azaldu ostiralean—hilak 26— egingo dutela lehen bilera Merkatuzarren, 19:00etan. Hori horrela, egunaren antolaketarekin bat egin nahi duten norbanako, elkarte eta eragile guztiak deitu dituzte bat egitera.
Ostiralean bertan zabalduko dute, gainera, txistorra postuak jartzeko eskaera epea eta urriaren 9an bukatuko da. Eskaerak Zu! Zure Udala arreta zerbitzuetan (udalean zein Aldakoenea eraikinean) aurkeztu beharko dira, dagokion eskaera eredua beteta. Presentzialki bai, baina online ere egin daiteke eskaera (klik hemen).
Baldintza bat bete beharko dute txistorra postua jarri nahi dutenek, urterokoa batzordetik gogorazi duten bezala: “”Txistorra postua jartzeko beharrezkoa izango da antolaketan parte hartzea, eta hortaz, ostiraleko bilerara bertaratzea”.
