Danborrada, goitibeherak, krosa eta Autobus Magikoa Ugaldetxoko izar
Ostiraleko truk txapelketaren ondoren, ostiralean hasiko dira ofizialki Ugaldetxo auzoko festak. Klasiko deigarriak, eta agur bat egitarauan.
Igandean izango da goitibeheren jaitsiera. Auzo guztietako festen eta xanistebanen zikloa beteta, hemen dira Oiartzungo urteko azken auzo jaiak. Ugaldetxo auzokoak. Klasiko oso deigarriak jaso ditu berriz ere auzokideen jai komiteak egitarauan txertatzeko, horien artean direlarik festen lehen eguneko auzo danborrada, igandeko herri krosa (izena emateko egin klik hemen), nahiz goitibeheren jaitsiera (igandean ere bai).
Sanmielak dira auzoko festak; San Migel Eguna astelehena izanik, auzokideen festa aroa ostiralean (hilaren 26an) hasi eta astelehenean itzaliko da. Jardueren zerrendaren barruan, despedida kutsuko bat: larunbat gaueko kontzertuan Autobus Magikoa talde oiartzuarrak agur esango die oholtzei; haiekin batera izango dira oholtzan Dantzall Sound eta DJ Bull.
Jarraian, festen jardueren zerrenda egunez egun.
Ugaldetxo auzoko festak 2025. Egitaraua.
Hilak 26, ostirala
- 18:00. Festak hasteko, auzoko dantzarien Agurra. Ondoren, buruhandiak trikitilariekin.
- 19:00. Auzoko danborradaren irteera.
- 20:00. Elkarretaratzea Oidultz dultzainero taldearekin.
- Ondoren. Karpan, afari-merienda autogestionatua.
- Jarraian. Antzerki gaua Orratx! taldearen eskutik, eta The Bezbreakers taldearen partaidetzarekin.
Hilak 27, larunbata
- Goizean zehar. Karparen inguruan, bigarren eskuko azoka (eguraldi txarrarekin Kalexako estalpean).
- 10:30. Haurrentzako tailerrak karpan.
- 11:00. Erraldoien kalebuelta.
- 14:00. Auzo bazkaria. Txartelak Intxixun eros daitezke.
- Bazkalostean. Bingo musikatua.
- 17:00. Auzoan zehar, Altxorraren Bila jolasa.
- Ondoren. Txokolatada.
- 19:00. Zurrounk taldearen kontzertua.
- 22:00. Kontzertu gaua: Dantzall Sound, Autobus Magikoa eta DJ Bull.
Hilak 28, igandea
- 09:00. Lartaun Txistulari Taldearen diana.
- 10:30. Auzoan zehar, Ugaldetxoko IX. Krosa. Helduen ibilbidea: 7,5 kilometro; 14-16 urtekoen ibilbidea: 3,7 kilometro. Izen emateak Herrikrosa plataforman. Irabazleek sariak jasoko dituzte, eta partaide denentzat hamaiketakoa izango da.
- Goizean zehar. Puzgarriak kerparen atzealdean.
- 12:00. Toka txapelketa karpan (izen ematea 11:45etik).
- 17:00. Goitibeheren jaitsira Txipitoko maldatik.
- 18:30. Karpan, Ixiar Oriarekin Dantza Familian.
- Bukatzeko. Sardina jatea eta 19:30ean zezensuzkoa.
Hilak 29, San Migel Eguna
- 11:00. Meza Ugaldetxoko auzo lokalean.
- 11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa. Doan da, baina txartela Intxixun jaso behar da.
- Hamaiketakoa bitartean. Ugaldetxo Kantuz, Zaintzadiren eskutik.
