Bertso festa handirako sarrerak, salgai
Urriaren 25ean izango da Erein elkarteak antolatutako bertso jaia; sarrerak, 10 euroan dira salgai.
Bertso festaren kartela. Beste urte batez bertso festa handia antolatu du Erein elkarteak. Hilabete falta da oraindik ere errima zaleen topagune bilakatu den jaialdirako, baina dagoeneko, salgai dira bertaratzeko sarrerak.
Urriaren 25ean izango da bertsolari emanaldia Errenteria Hiria Kulturgunean, Niessen auditorioan, 19:00etan.
Oholtza gainean Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Alaia Martin. Gai jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre arituko da.
Ikuskizun handirako sarrerak, berriz, Landare, Xenpelar Kultur denda eta Arkaitza tabernan eros daitezke. Online ere bada aukera (klik hemen).
