Ikusle klubaren xehetasunak iragarri dituzte
Hilean behin elkartuko dira, Landetxe aretoan eskainitako antzezlanak ardatz hartuz, bertaratutakoen artean hausnartzeko.
Aurreko astean eman zuten Oiartzungo antzerki ikasturtearen programazioaren berri, eta horrez gain, Ikusle klubaren sorrera iragarri zuten. Landetxeko antzezlanak ikusi ondoren, taldean hitz egiteko, hausnartzeko eta sentitutakoa partekatzeko eremuak izango dira.
Urrian hasiko dira, eta hilean behin elkartzeko asmoa iragarri dute. Emanaldiak amaitu eta hurrengo asteartean bilduko dira, Landetxe aretoan, 19:30ean. Ordu bateko saioak izango dira, eta Luix Mitxelenak eta Lur Kortak bideratuko dute.
Ikusle kluban izena eman behar da, lehenagotik, eta horretarako, Oiartzungo antzerkizale elkarteak helbide elektroniko bat erraztu du: oiartzungoantzerkizaleak@gmail.com
