Martxan da Aldaketaren Marearen bigarren ekitaldia
Lehenean bezala, aurten ere itsas hondakinetan jarri dute arreta antolatzaileek, eta, orotara, 40 jarduera inguru ondo dituzte, abenduaren 20ra arte.
Martxan da Aldaketaren Marea egitasmoaren bigarren ekitaldia. Lehenean bezala, aurten ere itsas hondakinetan jarri dute arreta antolatzaileek, eta, orotara, 40 jarduera inguru ondo dituzte, abenduaren 20ra arte.
Asteburuan egin ziren iniziatibaren barruko lehen ekintzak. Materrek kostaldea ikertzeko bi jarduera egin zituen Jaizkibelen, zehazki Erentzinen eta Artzun. Bestalde, Buceo Donostiko kideek itsas hondoaren garbiketa internazionala egin zuten larunbatean Senoko zuloa eta Alabortza inguruan.
Buceo Donostiko kideek gizakiek sortutako 328 objektu jaso zituzten, 213,82 kilogramoko pisua zutenak. Hondakin horiekin erakusketa bat jarri dute Donibaneko Bizkaia plazan, urriaren 30era arte ikusgai egongo dena.
Hau hasi besterik ez da egin, eta abenduaren 20ra arte, jarduera mordoaz gozatu ahal izango dute herritarrek.
Aldaketaren Marearen egitaraua
- Irailak 20: Kostaldea ikertzen. 09:00-14:00. Jaizkibelgo Erentzinen.
- Irailak 20: Itsas hondoaren garbiketa internazionala. 08:00. Buceo Donostiko kideek.
- Irailak 20-urriak 30: Erakusketa ibiltaria. Donibaneko Bizkaia plazan.
- Irailak 21: Kostaldea ikertzen. 09:30-14:00. Jaizkibelgo Artzun.
- Irailak 27: Itsas hondakinen arrantza. 10:00-13:00. Mater ontzian.
- Irailak 28: Kostaldea ikertzen. 10:00-13:00. Donibaneko Alabortza senadian.
- Urriak 5: Kostaldea ikertzen. 10:00-14:00. Jaizkibelgo Murgitan.
- Urriak 16: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00. Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Urriak 16-30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren argazki erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Urriak 17: Ipuin kontalaria: Lurrari bira ematea ahaztu zitzaienekoa. Asteklimaren barruko jarduera. 18:00. San Pedroko udal aretoan.
- Urriak 18: AZTIren ate irekiak. 10:00. AZTIn.
- Urriak 21: Molinao errekako uren laginketa haurrekin. Asteklimaren barruko jarduera.
- Urriak 22: Ipuin kontalaria: Nik maite dut lurra. Asteklimaren barruko jarduera. 17:30. Antxoko liburutegian.
- Urriak 23: Erroteta errekako uren laginketa familiekin. Asteklimaren barruko jarduera. 17:30.
- Urriak 23: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00. San Pedroko udal aretoan.
- Urriak 26: Itsas hondakinen bilketa. 11:00-13:00. Donibaneko Alabortza senadian.
- Urriak 30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00. Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Azaroak 3-20: Erakusketa ibiltaria. Antxoko Manuel Azurmendi kalean.
- Azaroak 8: Kostaldea ikertzen. 09:00-14:00. Jaizkibelgo Azabaratzan.
- Azaroak 9: Itsas hondakinen arrantza. 11:00-13:30. Mater ontzian.
- Azaroak 15: Antxoko Molinao ibaiaren garbiketa auzolanean. 10:30.
- Azaroak 20: Pasaiako Babesleku Klimatikoen aurkezpena. 18:00. Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Azaroak 23: Kostaldea ikertzen. 11:00-13:00. Jaizkibelgo Asturiagan.
- Azaroak 24-abenduak 20: Erakusketa ibiltaria. Trintxerpeko Gernika plazan.
- Azaroak 29: Itsas hondakinen bilketa. 11:00-13:00. Donibaneko Alabortza senadian.
- Azaroak 29: Itsas hondoaren garbiketa. 09:00. Buceo Donostiko kideekin.
- Azaroan zehar: Zigarrokinen rallya haurrekin. Ikastetxeetan.
- Abenduak 7: Itsas hondakinen arrantza. 10:00-13:00. Mater ontzian.
- Abenduak 12: Aldaketaren Marearen itxiera festa. 18:00. San Pedroko frontoian.
- Abenduak 20: Itsas hondakinen bilketa. 12:00. Donibaneko Alabortza senadian.
