Olerki lehiaketak baditu irabazleak
Udalak Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. ekitaldiko irabazleak iragarri ditu. Sari banaketa abenduaren 18an izango da, Trintxerpeko liburutegian.
Pasaiako Udalak Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. ekitaldiko irabazleak iragarri ditu. Sariketa horien helburua da literatura eta poesia balioestea eta herritarrengana helarazten laguntzea. Ohi bezala, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietako garaileak iragarri dituzte, eta irabazitako lanekin liburua argitaratuko du udalak. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da, Trintxerpeko liburutegian, 18:30ean. Sarrera doakoa izango da.
Euskarazko kategoria:
- Lehen saria: Gorka Salces Alcalderen Gogoan dut lana.
- Bigarren saria: Maitane Arizti Ugartebururen Hondarrak lana.
Gaztelaniazko kategoria:
- Lehen saria: Rafael Bravo Arrizabalagaren Teoria del epílogo lana.
- Bigarren saria: Hutsik uztea erabaki du epaimahaiak.
