
Lezoko III. Irakurketa Dramatizatuen Partida jasoko du Herri Eskolako jolastokiak urriaren 4an. Lezoarrek tarte berezia izango dute.

Programazio eszeniko askotarikoa eta bizia ondu du udalak urtearen azken hiruhilekorako. Gaur aurkeztu dute egitaraua Maite Gartziak eta Laura Landak, Kultura zinegotzi eta teknikaria, hurrenez hurren.

Oiartzunen 1936an tropa frankistek egindako sarrera du oinarri komikiak. Memoria historikoa gazteengana hurbiltzeko saiakera bat da.

Aurtengo ikasturtea urriaren 13an hasiko da, Antxoko liburutegian. Guztira, bederatzi liburu landuko dituzte, ekainera arte.

KAE1 Ligan lehiatuko da Hibaika datorren denboraldian. Gizon seniorren ontziak denboraldi bikaina osatu du eta helburu zituen play offa eta igoera lortu. Denboraldiaz, eta aurrera begirako asmoez mintzatu da Jon Otegi, Hibaika Arraun Elkarteko presidentea.

Saioa publikoari irekia izango da ohi bezala eta streaming bidez ere jarraitu ahalko da.

Kezkatuta azaldu da alderdi sozialista eta gertuko merkataritza sustatzea lehentasunezkoa jo du.

Enrike Abril errebote txapelketako partidak izango dira asteburuan, besteak beste.

Materrek itsas hondakinak arrantzatzeko eta Alabortza senadia ikertzeko jarduerak egingo ditu asteburuan. Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzeko bisita bat ere ondu dute.

Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deiari jarraiki elkarretaratzeak egin dituzte gaur ikastetxeen atarian.

Kantujirak Antxoko kaleak musikaz beteko ditu larunbatean, 11:30etik aurrera. Zita hori prestatzeko, gaur entsegua egingo dute parrokiako etxabeetan, 18:00etan.