PSE-EEk EH Bilduren kirol instalazioen kudeaketaren "hutsegitea" salatu du
Altzateko kiroldegia eta igerilekuak kudeatzeko deialdira ez da enpresarik aurkeztu, eta PSE-EErentza hori aurkeztutako eredua "bideraezina" delako da.
“Lezoko Udaleko gobernu taldeak zerbitzu publikoak behar bezala kudeatzeko gaitasunik ez duela erakutsi du berriro ere, bigarren aldiz aldiz honetan, herriko kirol instalazioak kudeatzeko lizitazioa hutsik geratu ondoren, ez baita enpresarik aurkeztu deialdira”. Horrela hasi du Lezoko PSE-EEk oharra.
Altzateko kiroldegia eta igerilekuak kudeatzeko deialdira ez da inor aurkeztu, eta Lezoko PSE-EEren ustez hori da udal gobernuak aurkeztutako eredua “bideraezina” delako. Diotenez, bigarrenez gertatu da gauza bera, eta diote EH Bilduren gobernu taldeak “ez duela lehen lizitazioaren akatsetatik ikasi”. Hots, gehitu dute bigarren aldi honetan gauza bera gertatu izanak agerian uzten duela plangintzarik, sektorearekiko elkarrizketarik eta erantzuteko gaitasun eza “bizilagunentzako eta udalerriarentzako lehentasunezko premia baten aurrean”.
PSE-EEren ustez, kirol instalazioaren lizitazioa ez da “izapide administratibo hutsa”, udalak dituen instalazio nagusien kudeaketa profesional eta eraginkorra bermatzeko “funtsezko tresna baizik”.
Era berean, nabarmendu dute esleitu gabe geratu den lizitatutako kontratuaren aurrekontua 1,17 milioi eurokoa dela BEZik gabe, 28 hilabeterako dela eta 2.755.121 euroko balio zenbatetsia duela.
Gauzak horrela, Joxean Sanchez PSE-EEko bozeramailearentzat egoera “oso kezkagarria da, enpresaren behin behinekotasunak eta zerbitzuaren prestazioaren luzapenak ziurgabetasun eta mendekotasun egoera batera garamatzalako”.
PSE-EEren iritziz, lizitazio prozesuek udalaren denbora eta baliabideak eskatzen dituzte, eta pleguaren “premiazko berrikuspen errealista” eskatu du aurrekontu egokiarekin eta adituekin zein sektorearekin adostutako epe gauzagarriekin.
