Bizilagun nahi dituzte sorbeltzak
Igantzi auzoko bizilagun komunitate batek lau habi jarri ditu fatxadan, arriskuan den sorbeltz arruntaren ugalketa errazteko.
Sorbeltzen habiak Igantziko etxebizitza eraikinean. Arriskuan dagoen sorbeltz arrunta hegazti espeziearentzat lau habi jarri ditu Igantzi kaleko bizilagun komunitate batek. Etxebizitzako fatxada eta teilatua birgaitzeko erabakia hartu ondoren, Igantzi kaleko 2. zenbakiko bizilagunen komunitateak lau habia jarri ditu, sorbeltz arruntaren populazio baten udako ugalketa errazteko.
Urtero egin izan dute hegazti talde horretako hainbat bikotek habia etxebizitza horien teilatuetan, eta eraikina birgaitzeko lanek habiak kaltetzen zituzten. Horrekin ohartuta erabaki zuten lau habi berriak eraikitzea, Errenteriako Udala, Foru Aldundiko Basa Fauna eta Floraren zerbitzua, Espainiako Ornitologia Elkartea, eta beste bi enpresekin elkarlanean.
Hegaldian eta taldean ikusten dira gehienbat sorbeltz arruntak, eta egun hiriguneetako eraikinetan soilik egiten dute ugalketa. Bizitzaren zatirik handiena hegan ematen dute, eta habian sartu edo irtenean baino ezin dira pausatuta ikusi. Habian eta hegaldian egiten dute lo.
Hegazti horrek eragiten duen onuretako bat da, intsektu txikien harrapaketa; aditua da horretan, eta urtean 55 kilogramo intsektu jaten ditu.
Sorbeltz arrunta Babes Bereziko Erregimeneko Basaespezieen Zerrendan babestutako dago zaurgarri gisa, eta Zigor Kodean delitu gisa tipifikatuta dago harrapatzea, hiltzea edo haren habiak suntsitzea. Mehatxu nagusia espeziearentzat habiak egiteko tokien galera da.
Udalak konpromisoa erakutsi du bioaniztasuna eta hiri birnaturalizazioa hobetzeko jarduerak bultzatzen segitzeko. Bide batez, Igantziko bizilagun komunitatea zoriondu du eta udalerriko beste komunitate batzuk hiriko hegaztien babesarekin bat egitera animatu ditu.

Sorbeltzen habiak Igantziko etxebizitza eraikinean.
