Euskararen egunaren Hamabostaldiaren antolaketan parte hartzera deitu dute
Aurten azaroaren 17tik abenduaren 3ra bitarte egingo dute Hamabostaldia eta egitaraua herriko eragile eta norbanakoekin osatu nahi duela jarri du nabarmen udalak.
Euskararen Egunaren harira kirol ginkana iaz. Euskararen Egunaren testuinguruan antolatzen duten Hamabostaldia prestatzeko lanak hasi dituela jakinarazi du Errenteriako Udalak, eta dei egin die Errenteria-Oreretako eragile eta herritarrei antolaketa bileran parte hartzeko. Bilera urriaren 2an izango da, osteguna, 18:00etan Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.
Aurten azaroaren 17tik abenduaren 3ra bitarte egingo dute Hamabostaldia eta egitaraua herriko eragile eta norbanakoekin osatu nahi duela jarri du nabarmen udalak, “ahalik eta zabalena eta anitzena izan dadin.
