Lezo osoa desfile batean
Inude eta artzainen desfilea egin zuten atzo Lezon. Ehunka lezoarren partaidetzarekin, herria pizteko gaitasuna izan zuen.
Sekulakoa izan zen atzokoa. Santakrutzetatik atzeratu zen inude eta artzainen desfilea egin zen eguerdian herrian. Ehunka izan ziren zuzenean parte hartu zutenak, eta askoz gehiago espaloi eta kaleetako txokoetatik jarraitu zutenak. Desfile bat izan zen herria. Lezoren garai bateko kronika antzekoa, umorez, kolorez eta kulturaz beterikoa. Hilaren 21ean eguraldi txarragatik atzeratu ostean, astebeteko itxaronaldiak merezi izan zuen.
Jarraian, hitzek baino askoz gehiago atzo herrian izandakoaren berri ematen duten bideoa, eta irudi sorta, Ager Arrieta lezoarrak HITZAra bidalitakoak
