Iruñeko Palestinaren aldeko manifestaziora joateko autobusak Oarsoaldean
Urriaren 4rako manifestaziora deitu du Iruñean Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Autobusetan izena emateko zerrendak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen jarri dituzte.
Joan den astean aurkeztu zuten, Iruñean bertan, urriaren 4ko martxa.Palestinarekin Elkartasuna / Instagram Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestaziora deitu ditu herritarrak larunbaterako. Zehazki, Iruñean mobilizazioa antolatu du, eta 12:00etan hasiko da Antoniutti parke ondotik. Palestinar erresistentzia aurrera, Israel desegin lelopekoa da deialdia.
Oarsoaldetik hara joateko autobusak antolatu dituzte. Horiek larunbateko 10:00etan aterako dira Errenteria-Oreretako Zumardiaren ondotik Iruñea aldera.
Autobusetan izena emateko, ordea, bi tokitan zerrendak jarri dituzte: Oiartzungo Miren tabernan, eta Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan.
Joan den astean eman zuten mobilizazioaren berri Iruñean bertan egindako agerraldian plataformako kideek. “Aurrera urratsak emateko garaia da eta hori mahai-gaineratzeko urriaren 4an Iruñeko kaleak hartzera dei egiten dugu, palestinar erresistentziaren alde, Israelgo entitate sionistaren desegitea aldarrikatzeko eta konplize guztien aurkako borroka zuzena biderkatzeko“, esan zuten orduko hartan.
