Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

San Juan baleontzia barrutik bisitatzeko aukera

Albaolak bisita gidatuak antolatu ditu ontziaren barrualdea bisitatzeko. Bisitak urriko igande goizetan izango dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/29

Udan zehar Albaolak San Juan baleontziaren barrualdea bisitatzeko aukera eskaini du. Ordura arte, soilik lantaldeak eta ikusle gutxi batzuek bisita zezaketen ontziaren barrualdea. Orain, baina, publikoari ontziaren ateak ireki dizkio Albaolak, eta bisita gidatuak antolatu dituzte. Iniziatibaren arrakasta ikusita, Albaolak San Juanaren barrualdea bisitatzeko data berriak iragarri ditu. Bisita gidatu horiek urriaren 26ra arte izango dira, igande goizetan.

Bisita horiek baleontziaren barne bizitza gertutik eta modu didaktikoan ezagutzeko aukera emango dutela jakinarazi du Albaolak. San Juan Pasaiako portuan eraiki zen, eta Kanadako uretan hondoratu zen, 1565ean. Pasaian XVI. mendeko baleontziaren erreplika zehatza egiten ari dira, garaiko ezaugarri berberekin. Ibilbidean baleontziaren atal ezberdinen funtzioak, nabigazio baldintzak, tripulazioaren antolaketa eta garaiko itsas teknologien gakoak azalduko dituztela aurreratu du Albaolak.

Bisitak talde txikietan egingo dira, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskainiko dira. Gutxi gorabehera 20 minutuko iraupena izango dute. Aurrez aipatu bezala, urriko igande goizetan izango dira bisitak: urriaren 5ean, 12an, 19an eta 26an. Sarrerak eskuragarri daude jada, Albaolaren webgunean.

Bisitan parte hartzeko gutxieneko adina 8 urtekoa dela gogorarazi du Albaolak. Segurtasun eta erosotasun arrazoiengatik, oinetako itxi eta erosoekin joatea gomendatu eta Albaolako taldearen jarraibideei uneoro kasu egitea eskatu dute. Azkenik, Albaolak garraio publikoa erabiltzea gomendatu die bisitariei, museoak ez baitu aparkalekurik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.