Zinema Kalean-en azkena, ostegunean
Altsasuko dokumentala da Zinema Kalean-en azken proposamena. Urriaren 2an izango da proiekzioa, Antxoko Ibaiondo plazan, 21:00etan.
Ostegunean (urriak 2) Zinema Kalean egitasmoaren hirugarren eta azken emanaldia jasoko du Antxoko Ibaiondo plazak, 21:00etan, eta doan. Altsasuko dokumentala da Pasaiako gazte taldeen azken proposamena. Eguraldi txarra egingo balu, proiekzioa Antxoko Kultur Etxera lekualdatuko litzatekeela adierazi dute sustatzaileek.
Zinema Kalean iniziatiba Bokalek herriko gazte taldeekin (Antxoko Topagunea eta Papineko Gazteria) duen elkargunetik jaio zen, eta sustatzaileen helburua da Pasaiako gazteen artean euskarazko kultur edukien kontsumoa bultzatzea, eta horretan dihardute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
