Arditurriko mineralak ezagutzeko ibilbidea, igandean
Bi orduko ibilaldia egingo dute, edonork egiteko modukoa. Izen ematea lehenagotik egin behar da.
Arditurriko mineralak ezagutzeko aukera paregabea izango da igandean. Ibilbide baten bidez, lehen aldiz erromatarrek ustiatutako mineralak bilatu eta aztertu egingo dituzte. Ibilbide erraza izango da, edonork egitekoa, eta 2 ordu iraungo ditu. 10:00etan hasiko dira, Arditurriko parketxean, eta euskaraz izango da.
12 urtetik beherakoentzat 4 eurokoa izango da, eta besteentzat 6 eurokoa. Parketxetik iragarri dute ezinbestekoa dela lehenagotik izena ematea.
Informazioa eta erreserbak 943494248 eta 688895068 telefonoetatik eta arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikotik kudeatuko dituzte.
