Auzoz auzo egingo ditu batzarrak Oiartzungo Udalak
Legegintzaldiaren erdira iritsita, bizilagunen balorazioa jakin nahi du udalak. Aurrera begirako proiektuak aurkezteko unea ere izango da.
Legegintzaldiaren erdibidera iritsi dira jada euskal udaletxeak. Oiartzunen, hori bera baloratzeko eta beste hainbat gai tratatzeko, auzoz auzo batzarrak egingo ditu udalak. Besteak beste, aurrera begirako proiektuak aurkezteko baliatuko dituzte bilerak. Horrez gain, bizilagunen iritziak eta ekarpenak jakin nahi dituzte.
Lehen batzarra urriaren 6an izango da, eta azkena 9an. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, eta berandu ez bukatzeko asmoarekin, 18:00etan hasiko dira. Bilkurak euskaraz garatuko dira, baina Arraguan eta Altzibarren gaztelerarako itzulpen zerbitzua izango da. Aurten, lehen aldiz, zeinu hizkuntza zerbitzua eskainiko dute, Ugaldetxon.
Batzarren zerrenda:
-
Urriak 6: Elizalde, Areto Nagusian.
-
Urriak 6: Iturriotz, auzo lokalean.
-
Urriak 7: Arragua, elizan (frontoi ondoan).
-
Urriak 7: Gurutze, elkartean.
-
Urriak 8: Ergoien, elkartean.
-
Urriak 8: Ugaldetxo, auzo lokalean.
-
Urriak 9: Karrika, elkartean.
-
Urriak 9: Altzibar, auzo lokalean.
