Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Erreferentzia indizearen onarpena begi onez hartu du PSE-EEk

Errenterian etxebizitzaren egoera "larria" dela esan dute sozialistek eta aurrera urratsa sozialisten etxebizitza politikei esker egin dela.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/30

Gipuzkoako tentsio handiko eremuetako alokairuaren prezioa mugatzeko erreferentzia indizea argitaratu izana begi onez hartu du alderdi sozialistak. Horren atzean, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua jarri ditu, “haien elkarlanari esker Errenteriak espekulazioari galga jartzea ahalbidetu eta alokairuan bizi diren herritarrentzat prezio justuagoak bermatzeko izango du tresna berria”.

Lorpena, oinarrizkoa izanik ere, ez dela bere horretan nahikoa izango adierazi du Isaac Palencia sozialisten bozeramaleak, “Errenteriako Udalak bere arura hartu eta etxebizitza publiko eta eskuragarriaren eskaintza areagotzeko neurriak hartu behar ditu”.

Etxebizitzaren egoera udalerrian “larria” dela esan du, bestalde, “950 eurotik gorako alokairu prezioak ditugu eta etxebizitza eskaintza hutsala. Ez da nahikoa beste erakundeek sustatutako neurriak txalotzea, titularretatik ekintzetara pasa behar du EH Bilduk”. Horrekin lotuta, Errenteriako Udalak ondutako hiru urterako etxebizitza planari “anbizio nahikoa” ez izatea bizitegi larrialdiari erantzuteko egotzi dio, “presazkoa da ekintza zehatzak abiatzea”.

Horren harira, Gamongoari egin dio erreferentzia. 2007an onartutako garapen urbanistikoa babestutako etxebizitza eraikitzeko sozialisten apusturik garrantzitsuena izan zela esan du Palenciak, “700 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zen eta ia %75 babestuak. Proiektuak blokeatuta jarraitzen du eta uste dugu onartezina dela Errenteriako familia askoren egoera arintzeko oinarrizkoa delako”.

Topoaren kotxera zaharrak babestutako etxebizitza eraikitzeko espazio gisa ere proposatu dituzte sozialistek, “Euskal Trenbide Sarea (ETS) lurrak Eusko Jaurlaritzari lagatzeko eskatu diogu. Horrekin batera, etxebizitza hutsa mobilizatzeko neurrien beharra eta etxebizitzen birgaitzea sustatzea auzo guztietan ezinbestekoa iruditzen zaigu”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.