Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Gastuak murriztu, eta sarrerak handitzeko erabakia hartu du udal gobernuak

Azken urteetan udalaren gastuak, sarrerak baino gehiago hazi dira. Horrek epe laburrera blokeo egoeran utz dezake udala. Neurriak proposatu ditu udal gobernuak.

Iker Salaberria, Mikel Arruti eta Eneritz Arruti gobernukideak, gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/30

Lezoko Udalak bizi duen egoera ekonomikoaren gaineko azalpenak eman ditu gaur udal gobernu taldeak. Kritikoa ez, baina kezkatzeko modukoa dela azaldu du Mikel Arruti alkateak, “ez dago egoera onenean”. Hori esateko udal kanpoko aholkularitza batek egindako ikerketa lanean oinarritu dira gobernukideak, Betean enpresak egin du lan hori. “Alkatetzan sartu ginenean eta lehen aurrekontuak egitea egokitu zitzaigunean zailtasunak genituela ikusi genuen, gehienbat inbertsio eta mantenu ataletarako apenas gelditzen zelako dirurik. Orduan hasi ginen finantza arloan udalaren egoera zein zen aztertzen, kezka piztu zitzaigulako. Baina egokiago ikusi genuen kanpoko enpresa batek azterketa sakonagoa egitea. Betean enpresak egin du hori”. Besteak beste, udalaren auditoretza lanak egiten ditu Betean-ek, eta egindako ikerketa lana agindutakoaren lehen zatia da, sarrerei dagokiena. Hori oinarri, ondorioak atera ditu gobernu taldeak, eta hainbat neurri proposatu. Udalak dituen sarreren eta gastuen arteko aldea urtez urte handitzen ari da, diru soberakin geroz eta murritzagoa du, eta horrek inbertsioak nahiz mantenu lanak egiteko oztopoak dakartza.

Alkateak adierazi du datozen urteetan Lezoko Udalaren ekonomiaren kudeaketak izan duen bilakaera aldatu ezean, blokeo egoerara irits daitekeela. “Arduraz jokatu behar dugu. Gaurtik hasita eta datorren urteari begira erabakiak hartzeko unea dela uste dugu”, ebatzi du Arrutik. Betean-en ikerketa lanaren ondorioetako batek honakoa dio, kontuan hartuta udal sarrera-gastuen arteko aldea azken urteetan: “Joera horri eutsiz gero, 2026ko ekitaldirako emaitza operatiboa negatiboa izango dela kalkulatzen da, eta udalaren finantza-jasangarritasuna arriskuan jarriko du epe ertainean”.

Udalak duen egoeraren berri eman du udal gobernu taldeak, Betean-en txostenean jasotako ideia nagusiak oinarri. Iker Salaberria zinegotziak eman ditu arlo horretako azalpenak. Hala, azaldu du azken bost urteetako egoera aztertu dela, horren araberako proposamenak aipatu dituela Betean-ek, eta horiek oinarri gobernu taldeak bere proposamenak landu dituela. Batetik, aurrekontuaren egonkortasunean azken bost urteetan bilakaera negatiboa izan dela jasota dago txostenean; finantza menpekotasuna handitu egin dela (kanpoko erakundeetatik datorren dirua, Gipuzkoako Foru Aldundikoa batik bat); eta gerakinari edo aurrezkiei dagokienez, horiek ere murrizten joan direla izan dira ondorio nagusienak. Datuetan: 2020an Lezoko Udalaren diru sarrerak 9,39 milioi eurokoak izan ziren, eta iaz 10,68 milioikoak; %13,8an igo dira. Alta, udalaren gastuak 2020an 9,11 milioi eurokoak izan ziren, eta 2014an 10,8 milioikoak; %18,8an igo dira gastuak.

“Diru sarrerak eta gastuak ez dira proportzio berean hazi, gastuen hazkundea nabarmen handiagoa izan baita. Gainera, nagusiki, egiturazkoak edo arruntak diren gastu eta sarreretan gertatu da bilakaera ezkor hori. 2020an 1,52 milioi eurokoa zen gastu eta sarrera arrunten arteko aldea; 2024an, 704.283 eurokoa. Zuzenketa neurrien premiazko beharrizana du udalak”, azaldu du Salaberriak.

Diru gerakinaren murrizketa horrek udala inbertsioak eta mantenu lanak egiteko ia gaitasunik gabe uzten duela jakinarazi dute.

Gastuen hazkundea
Diru gerakinaren murriztea hainbat faktorek eragin dutela azaldu dute gobernukideek. Lehenik eta behin, azaldu dute aurreko legealdietan udal zerga eta tasak izozteko erabakia hartu zela, eta kasu batzuetan jaistekoa ere. “Horrek sarreretan beheranzko joera egotea suposatu du. Udalaren diru sarrera nagusiak udal zergetatik eta tasetatik datoz”.

2015-2023 urteen artean KPIaren igoera %19,5ekoa izan da. 2015etik 2022ra, ordea, lezoarren familiako errenta %25,8an hazi da, Eustat-en datuen arabera. “Hori horrela izan arren, ez da prezioen garestitzeari aurre egiteko neurririk hartu udal tasa eta zergetan”.

Pertsonal gastuak. Horiek ere izan dituzte hizpide gobernukideek gaurko agerraldian. Batetik, udal langileei produktibitate ordainsaria ematen hasi zitzaien 2015. urtean, eta 2023ra arte urteko 79.000 euroko kostua izan zuen horrek. “Baina 2019 eta 2021 urteen artean bi erabaki esanguratsu hartu ziren; batetik zenbait langileri soldata osagarriak ezartzea, eta bestetik, langile guztien soldata mailak igotzea. Erabaki horiek urte horietan 740.000 euro inguruko gastu metatua suposatu zuten”.

Agintaldi hasieratik hartutako erabakiak
Gaur baino lehen, egungo udal gobernuak udalaren gastuak murriztu eta sarrerak handitzeko hainbat erabaki hartuak ditu. Adibidez, 2024an KPIari zegokion %2,5eko igoera ezarri zen zerga ordenantzetan, eta %1,5ekoa (KPIaren azpitik) 2025erako. Udal tasetan, ordea, hazkuntza nabarmenena izan duen tasa hondakinena izan da, 2024eko %5eko igoerari 2025eko %50ekoa gehitu baitzaio, “Europatik datorkigun betekizunari erantzuteko”, udal gobernuaren esanetan. Aldi berean, aurrez aipatutako produktibitatearen osagarria kendu zuten.

“Hala eta guztiz ere”, esan du gobernu taldeak, “hartu ditugun erabakiak ez dira nahikoak izan gastuaren igoerari aurre egiteko”. Izan ere, gobernukideek emandako datuen arabera, pertsonal gastuak 900.000 euroan igo dira azken bost urtean, oinarrizko zerbitzuenak (garbiketa, energia, mantenua, ura eta hondakinak) ia 600.000 euroan, eta transferitutako zerbitzuenak (Oarsoaldea Garapen Agentzia, kiroldegien kudeaketa eta Gizarte Zerbitzuetako diru laguntzak) 300.000 euroan. “Egoera honen aurrean erabakiak hartu eta proposamenak egitea besterik ez dago”

Udalaren egoera ekonomikoa bideratzeko oinarrizko plan bat osatu, eta berehalako neurri batzuk hartzea ezinbesteko dela adierazi du udal gobernuak. “Neurri isolatuekin egoera orokorra hobetzea zailagoa izango da. Bi urterako oinarrizko ekintza plana osatu dugu”.

Planaren xehetasunak
Udalaren sarrerak handitzeko, eta gastuak gutxitzeko oinarrizko ekintza planaren puntu nagusiak irakur daitezke jarraian:

  • 2026ko zerga ordenantzetan KPI + 2 puntuko (guztira %5) igoera egitea, zerga eta tasetatik sarrera gehigarriak eskuratzeko. “Gure kalkuluen arabera, horrek 150.000 euro inguruko sarrera gehigarriak ekarriko dizkio udalari. Igoera horrek, lezoarroi, gutxi gorabehera etxe bakoitzeko 34-45 euroko igoera suposatuko liokeela estimatu dugu. 2027an ere KPIaren gaindiko igoera aurreikusten dugu, hau da, KPI + punturen bat igotzea”.
  •  2026ra begira, udal langileen soldatak izoztea aurreikusi dute. “Argi dugu ezin dela lezoarron bizkar utzi konponbiderako neurrien pisua, eta udalean ere urratsak egitea badagokigu”.
  • Udalean izan diren erretiroak eta langile aldaketak baliatuz, soldata handieneko lanpostuetan ezarriak zituzten soldata osagarriak kentzeko eta euren soldata maila apaltzeko erabakiak hartu dira. “Honek 36.000 euro baino gehiago suposatzen zituen, eta horrela gastu osagarri horiek ekidin dira”.
  • Datozen bi urteetan udal zerbitzuen berrazterketa egingo da, “eta horietan zerbitzuen eta baliabideen optimizazioa bilatuz, aurrezteko aukerak ere landuko ditugu”.
  • 2026-2027 urteetarako plan ekonomiko-finantzarioa egitea aurreikusi du udal gobernu taldeak.

Hartu-emanak
Gaurko agerraldian hitz egindakoak, udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdi politikoei aurkeztu dizkie udal gobernu taldeak. Haien partetik erantzunik ez dela izan adierazi du Mikel Arruti alkateak.

Bestalde, udal langileen soldatetan eragina izan dezaketen neurriak proposatu dituzte gobernukideek. Haiekin hartu-emanean direla zehaztu du alkateak.

Gaur aurkeztutako proposamenak udalbatzarrera eramango ditu gobernu taldeak, han onar daitezen. Gainera, landu dituen proposamenak etxez etxe banatuko direla zehaztu du, eta gainera, horiek udalaren wegunean ere ikusteko aukera izanen dela.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.