Murgita senadia aztertuko dute igandean
Aldaketaren Marea egitasmoaren barruan, Materreko kideek Murgitako egoera ekologikoa aztertuko dute urriaren 5ean, 10:00etatik 14:00etara.
Aldaketaren Marea egitasmoak aurrera darrai, eta igandean (urriak 5) Jaizkibel-Ulia eremu babestuko Murgita senadiko egoera ekologikoa aztertzeko irteera bat antolatu du Materrek, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Parte hartzaileek kostaldeko uraren kalitatea neurtu, biodibertsitatea ezagutu eta itsas hondakinak bilduko dituzte.
Jardueran parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da aurretiko erreserba egitea. Izena hiru modutara eman daiteke: 619 81 42 25 telefonora deituta, helbide elektronikora mezua bidalita edo Materren webgunea baliatuta.
