Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

San Pedroko Musika eta Abesbatza asteak lau hamarkada beteko ditu

Zikloaren 40. ekitaldiak bost emanaldi izango ditu, den-denak barrutiko parrokian. Lehen kontzertua urriaren 11n izango da, 20:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/30

Ondartxo kultur elkarteak eta Pasaia Musikal Udal Musika Fundazioak prest dute San Pedroko 40. Musika eta Abesbatza astea. Aurtengo programazioak bost emanaldi izango ditu, den-denak San Pedroko parrokian, eta musika koraletik ganbera musikarainoko proposamenak biltzen ditu. Lehen emanaldia urriaren 11n izango da, 20:00etan. Eva Ugalderen zuzendaritzapean, Kanta Cantemus Abesbatzak Bidegurutze kontzertua eskainiko du barrutiko parrokian. Musika eta abesbatzaren zikloko emanaldiak urrian eta azaroan izango dira, eta Santa Zeziliaren ospakizun bereziarekin itxiko dira, azaroaren 22an. Kontzertu horretan Antxoko Bandaren mendeurrena goratuko dute.

Honakoa adierazi du Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotziak: “Udazkenaren hasieran musikaz hitz egitea San Pedroko Musika eta Abesbatza asteaz hitz egitea da. Ziklo honek lau hamarkada betetzen ditu, eta, urtero, gero eta kalitate handiagoko programazioa eskaintzen du, jende asko erakartzen duena barrutira”.

Bestalde, Gorka Miranda Pasaia Musikaleko zuzendariak proposamenen aniztasunean jarri du arreta: “Aurtengo egitaraua bereziki anitza eta erakargarria da eta, beti bezala, San Pedroko parrokia izango da eszenatoki nagusia. Bere edertasunak eta akustikak kontzertu bakoitzaz gozatzeko marko paregabe bihurtzen dute”.

Azkenik, Brionek eskerrak eman dizkie antolatzaile diren Ondartxo elkarteari eta Pasaia Musikali: “Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu Ondartxo Abesbatza Elkarteari eta Pasaia Musikal Udal Fundazioari egindako antolakuntza lan neketsuagatik, eta, batez ere, Jose Ignacio Elortegiri, zikloaren arima nagusiari; izan ere, hark diseinatzen du zikloa mimo handiz, eta urtez urte hura hobetzeko grina etengabea erakusten du. Bere lanak Pasaiako musika komunitate osoaren aitorpena merezi du”.

San Pedroko Musika eta Abesbatza astea

  • Urriak 11: Kanta Cantemus Abesbatzaren Bidegurutze kontzertua. 20:00etan, San Pedroko parrokian. Zuzendaria: Eva Ugalde.
  • Urriak 17: EASO Sinfoniettaren Dvorák & Ravel. 20:00etan, San Pedroko parrokian.
  • Azaroak 7: Lorea Lopez sopranoaren eta Lucia Arzallus pianistaren kantu errezitaldia. 20:00etan, San Pedroko parrokian.
  • Azaroak 8: Karmele Castillo biolontxelo jotzailearen eta Nadiia Stadna pianistaren ganbera kontzertua. 20:00etan, San Pedroko parrokian.
  • Azaroak 22: Santa Zeziliaren ospakizuna: omenaldia Antxoko Bandari mendeurrenagatik. 17:30ean, San Pedroko parrokian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.