Hitanoak ez du laburrean sekreturik izango
HikaLaguna programa jarri du martxan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Bihar izango du lehen saioa adizkera alokutibo nagusiaren sekretuak aletzeko iniziatibak.
Joxepa Antoni aranberri anitzenean izango dira Hikalagun saioak Euskarari leiho berri bat zabaldu dio Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Izan ere, bihartiko—osteguna— hasita hitanoari helduko diote eta hamabostero zita egingo dute topagunearen egoitzan—Joxepa Antoni Aranberri anitzenean—18:30ean hasita. Euskara jakinda Hitanora hurbildu nahi duten horiei guztiei irekia dago programa, noka eta toka eroso aritzeko oinarrizkoak ikasi, edota dakitena hobetu nahi dutenei.
Euskaraldian sortutako eskaerari erantzutera dator HikaLaguna. Orduan ikastaroa egin zuten euskararen aldeko ariketa erraldoiaren harira, eta 24 lagunek eman zuten izena. Ikasten eta noketa eta toketa erabiltzeko mintzakideak nahi dituztenek aukera paregabea dute Lau Haizetararen iniziatiba berria. Parte hartzeko, programa egunetan euskaltzaleen topagunera jotzea baino ez dute egin behar interesdunek; gogoa baino ez dute behar.
