
Aurtengo Gau Beltza ere handia izan da. Etxeko txikienak trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta irten dira kalera, uzta garaia behar bezala agurtu eta negua heldu dela ospatzeko.

Urteko gau ilun eta beldurgarrienaz gozatu dute zientoka eta zientoka haurrek. Urteroko Kalabazaren Bidea egin dute erdigunetik, kriseilu zein lastargien argipean.

Zehazki, 1.408.492 euroko diru laguntza lortu du Oiartzunek Europako Garapen Eskualdeko Funtsetatik. Sei inbertsio egingo dituzte.

80 jardueratik gora antolatu dituzte azarorako Oiartzunen. Adin eta gustu guztientzako prestatu dituzte ekintzak.

Agerraldian azaldu dutenez, konpromisoen %55 bete dituzte, eta bukaeran %85eko betetze maila lortzea aurreikusten dute.

Poesia Kaiaren 2025eko ekitaldiaren barruan bi emanaldi izango dira, azaroaren 6an eta 8an. Poeta hasiberriak eta eskarmentukoak izango dira herrian.

Azaroaren 3tik 10era egongo da izena emateko aukera, eta horretarako inprimaki bat bete behar da. Sare sozialetan ere zabalduko dute inprimakia.

Pasaiako Udalak Bizipoz kooperatibarekin osatu duen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu astelehenean (azaroaren 3an) Trintxerpeko Alkateordetzan, 18:00etan.

Astearteko ohiko osoko bilkuran, Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten 2023-2030 Klima eta Energia Plana.

Tabu Demons taldeak antolatu du jaialdia, eta 19:30ean egingo dute. Vhaldemar, Koven eta Sinner Rage taldeek emango dute kontzertua.

Allerruren eta Arkirunen partiden zerrenda jaso du HITZAk. Gainontzeko klubek ere bidal dezakete euren partiden agenda.

San Pedroko Esnabide kaleko garajeen sarreran eta kanaleta drainatzailean konponketa lanak egingo dira azaroaren 4tik aurrera.

Oiartzungo Ingurumen Taldeak antolatu du hitzordua azaroaren 5ean, 19:00etan. Herriko gune horren hausnarketa egin nahi dute hitzaldian.

Gaur (hilak 31) eta bihar artean zenbait partida jokatuko dituzte Txost zein Oiarpeko kirolariek. Hona hemen Oiartzungo hitzorduak.

Azaroaren 8an egingo dute irteera. Ibilbideak 10,5 kilometro izango izango ditu eta ez da batere laua izango.

Azaroaren 20rako prestatu du solasaldia Etxetxok, '50 urte eta gero...' izenburukoa. Lau hizlarik parte hartuko dute Gezalako hizketaldian.

Lezoko gazteenek gaurko Gau Beltza girotzeko sormen tailerra egin zuten atzo Gurutze Santuaren plazan.

Azaroaren lehenengoan zenbait aldaketa izango dira trafikoari, aparkatzeari eta garraio publikoari dagokienean. Ikusi aldaketak, hemen.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Piku kalean obrak egiten ari direlako aldatu dute lekuz zerbitzua, behin-behinean. Hileko lehen eta azken ostegunetan izaten da herrian furgoneta.