Mikel Odriozola estadioan hainbat inbertsio egin ditu udalak
Errenteriako Udalak hainbat inbertsio egin dituela Mikel Odriozola estadioan jakinarazi du energia eraginkortasuna hobetzeko, PACES (Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana, Ingurumen Sailak gidatua) delakoaren barruan.
Mikel Odriozola estadioa energetikoki hobetu du udalakHerri bizia Errenteriako Udalak hainbat inbertsio egin dituela Mikel Odriozola estadioan jakinarazi du energia eraginkortasuna hobetzeko, PACES (Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana, Ingurumen Sailak gidatua) delakoaren barruan. Hobekuntza horrek Beraungo estadioko futbol eta futbol 7ko zelaiei, eta atletismo pistari eragin die. Zehazki, egungo fokuen ordez, 1200W-eko STADIUM modeloko LED teknologiako eta elikadura iturri erregulagarriko proiektore berriak jarri dituzte.
Gainera, elikatze ekipamenduak eta iturriak dorre bakoitzeko oinezko babes koadro desberdinetan instalatu dituzte, “erabaki hori hartu da asko errazten dituelako mantentze lanak eta edozein gorabeheraren aurrean eman beharreko erantzuna”.
Orain arte, Mikel Odriozola estadioa 2.000 W-eko metal halogenurozko 36 proiektagailuren bidez argiztatzen zen, eta urtean 54.648 kWh kontsumitzen ziren. Instalatutako ekipo berriek bluetooth teknologian oinarritutako erregulazio sistema erabiltzen dute. Proposatutako kontrol sistema gaur egun dagoen aurreratuenetako bat da, milioika gailu ditu munduan, eta Bluetooth 5.0 teknologian oinarrituta dago (4.0 teknologiak baino irismen handiagoa du, gailuen arteko 200 metroko distantziaraino). Obra egin duen enpresa esleipenduna ekipamendu horien erabileran eta maneiuan espezializatuta dago.
Jarduera bidez, besteak beste, lortuko da, argiztapenaren kalitatea hobetzea; kontsumoa nabarmen murriztea, horrek argiztapenaren segurtasuna eta kalitatea okertu gabe, argiztapen mailak eremuaren, ordutegiaren eta egutegiaren arabera konfiguratuz; mantentze lanen kostuak murriztea, erabilitako elementuek balio bizitza luzeagoa baitute; energia eta ingurumen aurrezki handia lortzea. Izan ere, gaur egungo kontsumotik abiatuta (54.648 kWh/urte), instalazioaren kontsumo osoan % 62 aurreztuko dela kalkulatu da.
Errenteriako Udalak 70.655,59 eurokoa inbertsioa egin du estadioan eta berak finantzatu du oso-osorik.
