Portuan kaltegarriak diren isuriak badaudela salatu du Eguzkik
Txatarra oxidoaren isuriak airean dabiltzala salatu du talde ekologistak, eta osasunerako kaltegarriak direla.
Deskarga lanak, portuan, Lezo eta Donibane artean..Eguzki Eguzki talde ekologistak salatu berri du Pasaiako portuak hainbat elementu kaltegarri isurtzen dituela airera. Lezo eta Pasai Donibane arteko ibilbidearen sorkuntzaren harira, haien adostasuna adierazi dute teldekideek, esanez beharrezkoa zela mugikortasuna hobetzeko. Baina halere, iragarri dute ibilbide horretan badirela “pixkanaka hiltzen gaituzten” elementuak, zehazki, txatarra oxidoaren isuriak.
PM2,5 eta PM10 partikulak sustantzia oso txikien nahasketaren ondorioak dira, eta tamaina txikia dutenez, Eguzkik adierazi du giza arnasketa sistemaren eremu ezkutuetan sar daitezkeela. “Arnasketa sistematik odol fluxura igaro daitezke, osasunerako arrisku handia eraginez”. Partikula horiek ez dira soilik materialen errekuntzatik sortzen, portuko lanetan elementuak mugitzearen azpiproduktua ere badira. “Elementu hauek airean egonda, gaixotasun kardiobaskularrak eta arnastekoak pertsonengan garatu daitezke, eta tokiko florari eta faunari kalteak egin”. Eguzkiren ustez, elementu hauek inguruko oreka ekologian eragina izan dezakete.
Orekaren beharra
Talde ekologistak aitortu du Pasaiako portua eragile ekonomiko garrantzitsua dela, eta horrenbestez ekonomia dinamizatu eta enplegua sortzen duela. Baina Eguzkik adierazi du isuritako elementuak ingurunean eragina duten heinean, jarduera ekonomikoa eta ingurumena eta osasun publikoa oreka mantendu behar dela. “Ez dakigu nola eskatu administrazio eskudunei beste alde batera begiratzeari uzteko eta atmosfera emisio barreiatuak eragiten dituzten portuko lanak kontrol handiagoa izateko eskatzeko”.
Eguzkiren ustez, ez da onargarria solteko solidoak manipulatu ahal izatea, hala nola hauts asko duten txatarrak, zeinak nahikoak ez diren neurriak hartu arren, emisio barreiatuak sortzen dituzten. Horren aurrean, neurririk hartzen ez bada, Eguzkik Pasaiako portuan horrelako materialak ez saltzeko eskaria egin du.
