Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sei aste ondarea bertatik bertara ezagutzeko

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egitarau oparoa ondu dute Errenteriako Udalak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak elkarlanean.

Beheko kalea.Oreretako Argazkiak
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/01

Errenteriako Udalak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak bat egin dute Ondarearen Europako Jardunaldiekin, eta bisita gidatuak eta familientzako tailerrak antolatu dituzte sei asteburutan, urriaren 4tik azaroaren 7ra. Jarduera bakoitzak bere berezitasunak dituela azaldu dute, baina guztiek erantzuten diotela gai komun bati: kultur ondarearen eraikuntzari. Izan ere, hori da aurtengo jardunaldi horien leloa, Ondarea eraikitzen.

Lehenengo hitzordua larunbatean bertan izango da. Errenteriako altxorrak azaleratzen tailerra egingo dute familiei begira, euskaraz, 12:00etatik 13:30era. Dinamikoa izango da eta helburua da Errenteriako alde zaharrean egin diren aurkikuntza arkeologikoak eta eskaintzen duten informazioa ezagutaraztea. Arkeologiaren garrantzia nabarmendu eta metodologia zientifikoa dela ere aldarrikatu nahi du. Doakoa da eta aldez aurretik izena eman beharko da parte hartu ahal izateko 943 49 45 21 telefono zenbakira deituz edota posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen). Hartzaileak, 8-16 urte arteko ahurrak dituzten familiak dira.

Tailer bera, baldintza eta ordutegi berean errepikatuko dute hilaren 18an.

Hilaren 11 eta 25ean euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren, Kasko Historikoan ezkutatuta bisita gidatua egingo dute; horiek ere, 12:00etatik 13:30era. Errenteria-Oreretako alde zaharrean egin diren lan eta aurkikuntza arkeologikoez hitz egingo dute eta udalerriko eraikin enblematikoenak ezagutzeko parada eskainiko du, baita horietako baten barrualdea eta dituen altxorrak ezagutzekoa ere: Jasokundeko Andre Mariaren parrokia. Doakoak dira bisita gidatu horren bi jardunaldiak, baina aldez aurretik izena eman behar da aipatutako telefono zenbakiaren edota posta elektronikoaren bidez.

Hartzaileak, haurrak eta helduak.

Hirugarren jarduera, Eresbil Musikaren Euskal artxiboarekin lotuta. Izan ere, Kultura fabrikak: material elektrikotik musika dokumentaziora izenburupean bisita gidatua antolatu dute. Lau saio egingo dituzte: hilaren 31n ostirala 17:00etatik 18:00etara gaztelaniaz, eta 18:15etik 19:15era euskaraz; eta azaroaren 7an 17:00etatik 18:00etara gaztelaniaz eta 18:15etik 19:15era euskaraz.

Eresbilek gaur egun Musikaren Euskal Artxiboa kokatzen den eraikinaren historia lehen eskutik kontatuko die bertaratzen diren bisitariei, industria ondarearen berrerabileraren eta kultura helburutarako eraldaketa arkitektonikoaren adibide nabarmen bat baita euren egoitza. Bisitaldian eraikinaren historia eta artxibo eta dokumentazio erabileretarako egokitze prozesua ezagutzeko aukera egongo da, baita Eresbilek musika ondarearen berreskuratze eta kontserbazioan egiten duen lana ere. aldez aurretik izena eman behar da 943 00 08 68 telefono zenbakiaren edota posta elektronikoaren bidez (klik hemen).

Errenteria-Oreretatik kanpo, Ondarea eraikitzen programa orokorra 126 ekitaldi baino gehiago eskaintzen ari da Gipuzkoako 37 herritan irailaren 27tik. Edizio honetako jarduerak ondarea bizitzeko, eraikitzeko eta zaintzeko moduari buruzko begirada berriak ahalbidetzen dituzte. Gipuzkoakoak kontsultatzeko egin klik hemen; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan antolatu dituztenak ikusteko berriz, egin klik hemen.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.