Bihar jokatuko dute Bote Luzeko Euskal Herriko txapelketa
Finalerdietako partida bat izango da bihar Oiartzunen, eta Beheko plazan jokatuko dute.
Bote Luzeko Euskal Herriko txapelketa, 2021ean. Bote Luzeko Euskal Herriko txapelketa finalerdietara iritsi da, eta bi partidetako bat Oiartzunen izango da. Bihar jokatuko dute, Beheko plazan, 18:00etan. Partida Gipuzkoa 2ren eta Iparralde 3 – Senpereren artean izango da.
