Flotilla eraso dutela salatzeko elkarretaratzea
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak deitu du mobilizaziora gaur arratsaldean.
Orereta Palestina Herri dinamikak deituta irailean egindako elkarretaratzea. Laguntza humanitarioarekin Gazara bidean den Global Sumud flotilla eraso dute beste behin ere. Hori horrela, elkarretaratzera deitu du gaur, osteguna, arratsaldean Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herritik. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Zumardian.
Global Sumund flotilla askatzea eskatuko dute arratsaldeko protestan, baita armen enbargoa eta Israelekin harremanen berehalako haustura.
Atzo arratsean eraso zuten flotilla hogei bat ontzi militar israeldarrek nazioarteko uretan. Hogei bat ontzi atzeman zituzten baina beste 27k zerrendarako bidean jarraitzen dute. Israelgo militarrek 200 ekintzaile atxilotu dituztela zabaldu da eta flotillan 530 ekintzaile zihoazen denera.
Informazio zabalagorako, klik egin hemen.
