Hezkuntza komunitatea Palestinarekin
Ostegunero ari da zenbait ikastetxeetako hezkuntza komunitatea elkarretaratzeak egiten Palestinari elkartasuna adierazteko.
Cristobal Gamon BHIko hezkuntza komunitatea Palestinarekin. Palestinari elkartasuna adierazi dio gaur berriro hezkuntza komunitateak. Genozidioa gelditzea eskatzen ari dira ostegunero ikastetxe aurrealdeetan elkarretaratuta. Deialdi horien atzean hezkuntza komunitatea eta irakaskuntzako sindikatuak daude.
Koldo Mitxelena institutua, Cristobal Gamon BH, Don Bosco LH institutua eta Koldo Mitxelenako Lehen Hezkuntzako bi eraikinetan, Cristobal Gamon LH eta Orereta Ikastolan gaur goizean egin dituzte elkarretaratzeak. Bizarain Ikastolan arratsaldean dute deituta elkarretaratzea, 16:15ean.
Ondoko argazkiak, Koldo Mitxelena Institutuak, Don Bosco LH institutuak eta Cristobal Gamon BHk, Cristobal Gamon LH eta Orereta Ikastolak HITZAra bidalitakoak dira eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko LHk sare sozialetatik jasoak dira. Gaurko, edo aurrerago egingo diren mobilizazioen berri eman edo irudiak HITZAra bidaltzeko, baliatu posta elektroniko helbide hau.
- Cristobal Gamon LH Palestinarekin
- Orereta Ikastola Palestinarekin
- Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko LHko hezkuntza komunitatea ere Palestinarekin.
- Palestinaren aldeko elkarretaratzea Don Bosco LHI
- Palestinaren aldeko elkarretaratzea Koldo Mitxelena BHI.
- Cristobal Gamon BHIko hezkuntza komunitatea Palestinarekin.
- Bizarainen Palestinaren alde







