Hondakinen bilketagatiko tasa ordaintzeko epea zabalik
Herritarrek, azaroaren 14ra arte izango dute ordaintzeko aukera.
Edukiontziak Agustinak auzoan. Hondakinen bilketagatiko tasa ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Herritarrek, azaroaren 14ra arte izango dute ordaintzeko aukera. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak, hau da, azaroaren 14an. Erreziboa helbideratua ez dutenen herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete ordainketa, edozein entitate laguntzaileetan edo webgune bidez (klik hemen).
