Iturriotzen bada garagardoa denentzat
Hirugarren aldiz egingo dute Itrurriotzeko garagardo jaia, larunbat arratsaldean.
Hainbat garagardo mota izango dira. Oiartzungo garagardo festa gertu dago, hurrengo astean baita, baina lehenago, edariaz forma anitzez disfrutatzeko aukera izango da. Larunbat honetan, arratsaldez, Iturriotzen hirugarren aldiz egingo dute garagardo jaia, Iturri Berri elkartearen eskutik.
Lau garagardo dastatzeko aukera izango da. Lehena, Erdinger izango da, Alemanian sortutakoa. Garizko garagardoa da, Alemaniako ohiko eran egindakoa. Bigarrena, Staropramen, Txeriarra. Pilsner motakoa da bigarrena. Hirugarrena eta azkena egile berekoak dira. Toledoko (Espainia) La Sagra garagardoaren lagerra eta txigortua izango dira eskuragai. Alkoholik gabeko eta glutenik gabeko garagardoak salgai izango dira.
Edateko ez ezik, jateko aukera ere izango da. Antolakuntzatik adierazi dute txerri ukondoak, saltxitxak eta patata purea izango direla. Postrea ere izango da: gazta eta irasagarra alde batetik, eta tejak eta kanutiloak bestetik.
