Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Festen aroaren ondoren, kultura

Iraila festa kutsukoa izan da Lezon. Udazkenean, berriz, hainbat kultur egitasmo jasoko ditu herriak.

Ainhoa Salaberria Kultura teknikaria, eta Jon Legorburu Kultura zinegotzia, udazkeneko ekitaldien berri ematen.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/10/02

Iraileko Gazte Egunaren barrukoak, santakrutzak, Altamirako festak eta Garagardo Festa egin ondoren, udazkenean kulturarako tartea izango dute lezoarrek. Urtea bukatu arteko proposamenen aurkezpena egin du Lezoko Udalak. Hala, Gezalako programazio iraunkorraz gaindi (antzerki saioak, dantza, Lezoko Zinema Ttikia), Andreone Udal Liburutegiak urtero egiten dituenaz aparte (OrriBakaR Lehiaketa, ipuin kontaketak, literatura taldeen bilkurak), eta Tomas Garbizu Musika Eskolaren emariaz harago, hiru egitasmo handi gauzatuko dira herrian. Ekitaldi horien guztien berri izateko joan HITZAren agendaren atalera, edo Lezoko Udalaren webgunera.

Jon Legorburu Kultura zinegotziak eta Ainhoa Salaberria Kultura teknikariak aurkeztu dituzte udazkeneko kultur ekitaldiak. Legorburuk zehaztu du programazioarekin Lezoko bizitza indartu nahi dutela, “herritarrei aukera emanez herrian bertan kalitatezko eskaintzaz gozatzeko”. Salaberriak zifretara eraman du eskaintza, eta aipatu du irailetik abendura bitarte 47 ekitaldi izango direla Lezon, askotarikoak, “haurrentzat zein helduentzat, eta formatu ezberdinen bidez guztion interesak ase nahi ditugu”.

Udazkeneko asmo bereziak hiru dira. Batetik, asteburu honetan (larunbatean) egingo da Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren finala, edo Lezoko III. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Herri Eskolako jolastokiak jasoko du arte eszenikoen zirrara era berezian bizitzeko jarduera 19:30ean hasita.

Denboran hurrena Antzerki Ametsetan topaketa izango da, aurten bigarrenez egingo dena. Antzerki konpainia amateurren topaketa izango da, eta hilaren 18, 25 eta 26an izango dira horren barruko emanaldiak.

Hirugarren egitasmo handia Poesia Kaia izango da, bosgarrena izango da. Azaroaren 6tik 8ra olerkigintza herritarrengana gerturatzeko jarduerak izango dira herriko hainbat aretora.

Horietako gehienetara joateko sarrerak jada eskuragarri daude Lezoko Udalaren sarrera salmenta zerbitzuan. Alta, Gezala Lagun txartela dutenek edo egiten dutenek hainbat abantaila eta deskontu izango dituzte kultur ekitaldi horietarako.

 

Erlazionatutako edukiaSormena, antzerkia, zirrara eta euskara Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.