Martxan da berriz Topalekua
Ttur Ttur Euskaldunon Bilguneak kudeatuta, ateak irekiko ditu Topalekuak, gazteentzako hainbat ekimenekin.
Oiartzungo Topalekuak badu kudeatzaile berria hasi berri den ikasturterako: Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Lehiaketa publikoa egin ondoren, Ttur Tturrek irabazi du kudeaketa, eta jada, martxan jarri dira. Gazteentzako espazio euskaldun bat sortzeko ideiarekin sartu da bilgunea Topalekuan.
12 urtetik aurrerakoentzat (18raino) hainbat ekimen osatu dituzte urriko programan. Ostegunetan (17:00-20:00), ostiraletan (17:00-21:00), larunbatetan (17:00-21:00) eta igandetan (17:00-20:00) irekiko dute.Gaur hasiko dira, ongietorriarekin, eta urriaren azken egunean amaitu, egun oso berezi batekin.
- Urriak 2: Ongi etorria.
- Urriak 3: Merendola.
- Urriak 4: Ezagutza jolasak.
- Urriak 5: Topalekua musikatu.
- Urriak 9: Asanblada, “Nolako topalekua nmahi dugu?”.
- Urrriak 10: Bingo musikatua.
- Urriak 11: Buztin tailerra (egin).
- Urriak 12: Buztin tailerra (margotu).
- Urriak 16: Herriari deika 1.
- Urriak17: Herriair deika 2.
- Urriak 18: Ping pong txapelketa.
- Urriak 19: Dixit.
- Urriak 23: Pultserak.
- Urriak 24: Kandela tailerra.
- Urriak 25: Egun pasa.
- Urriak 26: Asanblada.
- Urriak 30: Pintxo beldurgarriak.
- Urriak 31: Gau beltza.
