Odola ematera deitu dute
Merkatuzarren egin dute hitzordua asteartean, hilaren 7an.
Odola ematera deitu dute datorren asteartean, urriaren 7an. Hitzordua betiko lekuan izango da, Merkatuzarren, 17:00etatik 21:00etara. Odola eman nahi duenak hitzordua hartu behar du, aurrez, telefono zenbaki honetara deituta edo Whatsapp mezua bidalita: 688 765 398.
Herritar guztiak deitu dituzte bat egitera, “odola ematen bizia ematera”.
