"Aski da" esan dute ikastetxeetan
Herriko ikastetxeetako hezkuntza komunitateek elkarretaratzeak egin dituzte. "Palestinako haurrak, gure ikastetxeetan ere gogoan", aldarrikatu dute.
Lizeoko eta Karmengo Amako elkarretaratzeak. Biderkartzen ari dira Palestinako herriari babesa adierazi, eta han Israel egiten ari den genozidioa salatzeko ekintzak. Pasaiako ikastetxeetako hezkuntza komunitateak ere ari dira “aski da” esaten palestinarrak jasaten ari diren sufrimenduari nahiz izugarrikeriei. Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deiari jarraiki, eta azken ostegunetan egin bezala, mobilizazioak egin dituzte gaur herriko ikastetxeetan, “Palestinako haurrak gure haurrak ere badira”.
Ondoko argazkiak ikastetxeek HITZAra bidalitakoa dira. Bat Pasaia-Lezo Lizeoko Donibaneko egoitza nagusian egin duten elkarretaratzekoa da (arratsaldean egingo dituzte Pasaiako barrutietako nahiz Lezoko ikastolakoak); bestea Trintxerpeko Karmengo Ama Ikastetxean egin duten mobilizazioarena.
Gainontzeko ikastetxeetako kideek, elkarretaratzeak egin eta argazkiak egin badituzte, horiek HITZAra bidaltzeko aukera dute publika daitezen. Hori egiteko posta elektronikoz bidal daitezke irudiak.

Karmengo Ama ikastetxea.

Pasaia-Lezo Lizeoa. Antxoko ikastola.

Pasaia-Lezo Lizeoa. Donibaneko ikastola.

Pasaia-Lezo Lizeoa. Trintxerpeko lilitegia.

Pasaia-Lezo Lizeoa. San Pedroko ikastola.

Pasaia-Lezo Lizeoa, Donibaneko egoitza nagusia.
