Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urtzen kontzertua, San Pedrotik Antxora eguraldiagatik

Larunbaterako euria emana dago. Horregatik Urtz taldearen bidea aitortzeko kontzertua San Pedroko lonjaren atarian ezingo da egin. Antxoko Ibaiondo pilotaleku estalian izango da emanaldia.

Joan den igandean egin zuten azkenean Antxon egingo den kontzertuaren entsegu orokorra.Pasaiako Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/10/02

Eguraldiagatik, plan aldaketa nabarmena. Urtz taldeak, bere 40 urteko bidea ospatzeko eta pasaitarrekin partekatzeko larunbatean (hilaren 4an) San Pedroko lonjaren pareko zabalgunean ematekoa zuen kontzertua, Antxoko Ibaiondo pilotaleku estalira lekualdatu dute. 19:30ean hasiko da frontoi tapatuko musika jaialdia, eta sarrera doan da. Eitb-k kontzertua osorik grabatuko du, ondoren Oholtzan saioan emititzeko. Euria emana dago larunbaterako, beraz, lonja aurreko plazan kontzertua egitea ezinezko litzateke.

Taldeak eta udalak elkarrekin hartutako erabakia izan da kontzertua tokiz aldatzearena. “Pena handiarekin hartu dugu erabakia”, esan du Aitor Biron Kultura zinegotziak: “Aukera paregabea genuen San Pedron emanaldiaz gozatzeko, baina ziur gaude pasaitarrek eta beste herrietatik etorriko diren bizilagunek asko gozatuko dutela taldeak prestatu duen ekitaldiarekin”.

Izan ere, larunbatekoa ez da izango Urtzen kontzertu soil bat. Hainbat gonbidatu izango dira San Pedroko laukotearekin oholtza konpartitzen. Azken egunetan hainbat entsegu egin dituzte taldekideek eta gonbidatuek (horietako batena da albiste honekin batera doan argazkia) den-dena egoki joan dadin. “Entsegu horietan nabarmendu da musikarien arteko musika metaketa eta sintonia berezia, eta elementu horiek guztiek atmosfera musikal paregabea sortuko dutela baieztatu da. Izan ere, taldearen abesti batzuk modu berezi zein berritzailean aurkeztuko dira, eta ibilbide osoa modu esanguratsuan oholtzan islatuko da”. Gonbidatuen artean Pasaiako dantza eta musika eragileak izango dira, besteak beste: “Ez da ohiko zuzenekoa izango, baizik eta omenaldia eta berriz elkartzeko gau berezia: taldearen ibilbide osoaren errepasoa, hasieratik gaur arte”.

Garraio publikoa
Jende asko espero da azkenean Antxon egingo den kontzerturako. Horregatik, Pasaiako Udalak musika emanaldira joango direnei esan die garraio publikoa rabil dezatela, bai herriko beste barrutietatik Antxora doazenei, bai eta beste herrietatik hara joango direnei ere, “aparkalekuekin arazorik egon ez daitezen”

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.