Torreatze kaleko lanak, martxan
Pasaiako Udalak San Pedroko Torreatze kaleko galtzada harriak konpontzeko bigarren fasea abiatu du aste honetan.
Pasaiako Udalak San Pedroko Torreatze kaleko galtzada harriak konpontzeko bigarren fasea abiatu du. Lan horiek gauzatzeko, 12.523,30 euro inbertitu dira, BEZ barne. Udalak adierazi du portuaren eta hiriaren arteko elkarreragineko espazioak mantentzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren barruan finantzatu dela gastua.
