Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

37 lan eskaintzatan hautagaitzak jasotzeko epea zabaldu du udalak

Errenteriako Udalak 37 lan kontratu sustatzeko programak martxan jarri ditu, eta horrenbestez, horietara hautagaitzak aurkezteko epea zabalik duela jakinarazi du.

37 dira eskainiko dituzten lanpostuak.Izaro Perez Loperena
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/03

Errenteriako Udalak 37 lan kontratu sustatzeko programak martxan jarri ditu, eta horrenbestez, horietara hautagaitzak aurkezteko epea zabalik duela jakinarazi du. Batetik, 25 lanpostu eskaintzen ari da, Lanbideren 2025eko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako dirulaguntza deialdiaren bidez; bestetik, 12 lanpostu eskaintzen ari da tokiko erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen  2025eko ekitaldiko deialdiko dirulaguntzen bidez, EGF Plus 2021-2027 programaren barruan.

Guztietan Lanbideren bidez inskribatu behar da. Hori horrela,  enplegu eskatzaile gisa izena emateko eta datuak eguneratzeko dei egin die udalak interesdunei.

Aurrekontu osoa 1.033.758,46 eurokoa da, eta Lanbidek %69,87a finantzatuko du.

25 lanposturen deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Lanbiden lan eskatzaile gisa altan egon, bai hautagaitza bidaltzen den momentuan, bai kontratua hasteko egunaren bezperan ere. Gainera, Oarsoaldeko herriren batean erroldatua egon behar da, Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian edo Oiartzunen. Izena eman aurretik Lanbiden curriculuma eguneratua izatea garrantzitsua dela jakinarazi du, bestalde.

Izen emateak, Lanbiden egin behar dira urriaren 10era arte; administrari laguntzaileen eskaintza azaroan argitaratuko da. Eskainitako lanpostuak, ondokoak: Administrari laguntzailea (4 lanpostu),  Garbitzailea (3 lanpostu), Ofizial arotza, Ofizial elektrikaria (2 lanpostu), Ofizial errementaria, Ofizial igeltseroa, Ofizial iturgina, Ofizial lorezaina, Ofizial margolaria (2 lanpostu), Brigadarako peoia (2 lanpostu), Peoi arotza, Peoi elektrikaria (2 lanpostu), Peoi errementaria, Peoi igeltseroa, Peoi iturgina, Peoi lorezaina.

Hamabi lan eskaintza gazteentzat

Deialdi hauetan eskatzen diren baldintzak lanpostu bakoitzerako berariaz eskatzen direnez gain, 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izan behar dira kontratazioaren momentuan; Lanbiden alta emanda egotea eta bete behar duten lanpostuaren maila betetzea; eta Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatua egotea.

Izen emateak Lanbiden egin behar dira, hilaren 15a baino lehen, eta honakoak dira eskainitako lanpostuak: Hezkuntza eta Gazteriako teknikaria; Berdintasun teknikaria; Gizarte Langilea; Kultur Teknikaria; Komunikazioko teknikaria; Ingurumen teknikaria; Kultur administraria; Kontratazioa eta Ondare administraria; Hirigintza, Ingurumena eta Jasangarritasun administraria; Kultur Aniztasun administraria; Liburutegiko dinamizatzailea; eta Giza Baliabideetako administraria.

Informazio gehiago behar dutenek, Oarsoaldea Garapen Agentzian jaso dezakete 943 51 02 00 telefono zenbakira deituta edo web orrian (klik hemen)

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.