Bere azken liburua aurkeztuko du 'Bikilak' hurrengo ostegunean
'Hau mundu petrala gurea! (Hankaz gora jartzeko ahaleginetan)' liburua maiatzean aurkeztu zuen, eta hainbat aurkezpenen ondoren, Oiartzunen egingo du hurrengoa.
Joxe Iriarte 'Bikikla'. Liburu berria argitaratu zuen maiatzean Joxe Iriarte Bikila errenteriarrak, hainbat aurkezpen egin ondoren, Oiartzunen egingo du hurrengoa, urriaren 9an. Hau mundu petrala gurea! (Hankaz gora jartzeko ahaleginetan) saiakera da Bikilaren azken lana. Aurkezpena udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan.
Aurretik ere liburuak argitaratu ditu Errenteriako idazle eta politikariak. Hala, 1999an Borrokaren gorrian idatzi zuen, 2001ean Ekaitz Aroa, 2002an Iraultzen maratoia, 2016an Kamaradak, eta 2021ean Eman Zesarri Zesarrena.
Bere ibilbidea errepasatuz, BERRIA egunkarian elkarrizketa egin zioten maiatzean. Hona hemen lotura.
