Derbia jokatuko dute bihar Doniparik eta Antxok
Areto futboleko Pasaiako derbia Donibanen jokatuko da, 18:00etan. Bi taldeek garaipenarekin hasi dute sasoia.
Iragan astean areto futboleko Hirugarren Mailako estreinako partida jokatu ondoren, kantxetara itzuliko dira bihar Donipari eta Antxo, eta partida berezia jokatuko dute, Pasaiako derbia lehiatuko baitute arrosek eta zuri-gorriek. Pasaiako derbia Donibaneko kiroldegian jokatuko da, 18:00etan.
Bi taldeek bikain hasi dute 2025-2026 sasoia. Estreinako partidan, Doniparik 2-6 irabazi zuen Bilbon Otxartabe B-ren kontra, eta Antxo 3-1 gailendu zen Aurrera de Vitoriaren aurka, zaleen aurrean. Garaipen horiei jarraipena eman nahi diete bi taldeek, olatuaren gainean jarraitzeko.
